Mikel Barriosi ezarritako zigorra berrikusiko du gaur Parisko Dei Auzitegiak

Euskalerria Irratia 2020ko aza. 12a, 10:23

Mikel Barrios iruindarrari bost urteko espetxe zigorra ezarri zioten ekainean. Parisko Epaitegi Korrekzionalak ezarritako zigorraren kontra defentsak ezarritako helegitea aztertuko dute gaur arratsaldean.

Mikel Barrios arrosadiarrari bost urtetxo espetxe zigorra ezarri zioten ekainaren 23an, eta Mont-de-Marsango espetxean sartu zuten. Haren defentsak zigorraren kontra ezarritako helegitea jarri zuen. Parisko Dei Auzitegiak zigorra berrikustea onartu zuen, eta ondorioz, gaur auzia azertuko dute berriz, eguerdiko 13:00etan.

Epaiketa egin bitartean Barrios aske uzteko ere eskatu zuen haren abokatuak, eta urriaren 7an atera zuten espetxetik, astean behin Donibane Garaziko jendarmerian izenpentzeko baldintzarekin.

Bakegileak taldeak Barrios uzteko eskaera egin du.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!