Navarra Sumak ez beste talde guztiek gaitsetzi dituzte meza frankistak

Euskalerria Irratia 2020ko aza. 10a, 15:04

Iruñeko Udalak meza frankisten kontrako adierazpena onartu egin du; baina, Navarra Sumaren kontrako bozkekin.

Erorien kriptan egiten diren meza frankistak katedralean egiteko artzapezpikuaren nahiaren inguruko kexa azaltzeko adierazpena eztabaidagai izan dute gaur presidentzia batzordean. EH Bilduk, PSNk eta Geroa Baik baiezko bozka eman diote. Navarra Sumak, berriz, ezezkoa. "Meza frankistarik ez da egiten, meza frankistak egitea legearen kontrakoa delako". Hitz horiekin argudiatu du koalizioaren jarrera Maria Etxabarri Navarra Sumako zinegotziak

Eskuineko koalizioak estaen duenaren kontra, meza frankistak hilabete guztietako 19. egunean egiten dira. EH Bilduko Eva Aranguren zinegotziak leporatu dienez, "berriz ere Navarra Suma, UPN, PP eta Ciudadanos, egungo bizirik dirauen frankismoari aurpegia zuritzen" ari dira. Fankismoarekiko lokarriak asketzeko garaia dela aldarrikatu du koalizio abertzaleak.

Udalaren gehiengoak onarturiko adierazpenean, meza hauen kontra azaltzeaz gain, Iruñeko Udalak, meza hauek katedralera eramateko eskaintzarekin desados dagoela, artzapezpikuari helaraztea erabaki da.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!