COVID-19a izanen du ardatz Zabaldiko elkartasun hamabostaldiak

Euskalerria Irratia 2020ko aza. 10a, 14:34

Hiru hitzaldi, mahai-inguru bat eta argazki erakusketa birtual bat izanen dira azaroaren 16tik 29ra eginen den XXIV. elkartasun hamabostaldian.

Covid19ak munduko erresistentzia borroketan eta mugimendu sozialetan izan duen eragina izango du aztergai Zabaldik, azaroaren 16tik 29ra bitartean. "Nola bizi izan dute pandemia Kurdistanen? Palestinan? eta Greziako errefuxiatuen kanpamenduetan? Hori da gurera ekarriko ditugun adibideetako batzuk", azaldu dute ohar bidez. Horrez gain, Covid19-ak azalean jarri duen krisi sistemikoaren nondik norakoak aztertuko dituzte hamabostaldian.

Egungo egoera kontutan izanik online egitea erabaki dute. Hortaz, hitzaldi guztiak www.zabaldi.org webgunean streaming bidez emitituko dituzte eta ikusleek galderak bidali ahalko dituzte.

Egitaraua:

  • HITZALDIA - Azaroak 16 · 19:00 El COVID-19 como indicador de la crisis sistémica
    • LUIS GONZÁLEZ REYES(Zientzia kimikoetan doktorea eta Ekologistak Ekinean taldeko kidea. Liburu idazlea, adibidez: En la espiral de la energía y Educar para la transformación ecosocial)
  • MAHAI-INGURUA - Azaroak 18 · 19:00¿Machismo en cuarentena? Visiones feministas desde Bolivia, Chile y México
    • MARÍA GALINDO NEDER (Boliviako aktibista, feminismo erradikalaren militantea, psikologoa eta komunikatzailea, Mujeres Creando taldearen sortzaileetako bat 1992an)
    • RAQUEL GUTIÉRREZ AGUILAR (Matematika, filosofoa, soziologoa eta Mexikoko aktibista)
    • ROCÍO ARIAS RUIZ (Psikologoa lanbidez eta aktibista txiletarra)
  • HITZALDIA - Azaroak 20 · 19:00 Palestina: (Confinamiento)
    •  ISABEL PÉREZ (Kazetaria, 2007an Ekialde Hurbilean finkatu zen. HispanTVko berriemaile gisa lan egin du Gazan urte askoan. Gaur egun Zaragozako Diputazioko prentsa kabinetean lan egiten du)
  • ARGAZKI ERAKUSKETA BIRTUALA - Azaroak 23 · 19:00 Imágenes del confinamiento: de la Iruñea vacía al hacinamiento de las islas griegas
    • HIBAI ARBIDE AZA (Formazioz abokatua, baina kazetari gisa lan egiten du. 2014tik korrespontsal gisa lan egiten du Grezian)
  • HITZALDIA - Azaroak 27 · 19:00 Kurdistán: pandemia y resistencia
    • COMPAÑERA DE LA CLÍNICA ŞÎFAJIN DE JINWAR

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!