Karmele Yera hil da, Nabarreriako arropa denda mitikoko jabea

Euskalerria Irratia 2020ko aza. 9a, 08:58
Karmele Berri denda, eta bertan jarritako kartelak. (@Lupilakasta)

Karmele Yerak 1979an ireki zuen Karmele denda, eta haize freskoa ekarri zuen iruindarren jantzietara

Karmele Yerak 25 urterekin ireki zuen Nabarreriako Karmele denda mitikoa. Hasieran, bigarren eskuko arropa saltzen zuen, baina apurka-apurka hippie, punki eta heavie estiloek lekua hartu zuen dendan.

38 urte eman zituen dendan, Iruñeari kolorea emanez, harik eta 2017an erretiroa hartu eta denda Iris arduradun berriaren esku utzi zuen arte. Karmele Berri izena hartu zuen dendak orduan.

Karmele Yera larunbatean hil zen, azaroaren 7an, 66 urte zituela. Dendako erakusleihoan bi kartel itsatsi dituzte, dendako sortzailearen omenez.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!