“Burgesiaren diktaduraren aurka” protesta egin du GKSk

Euskalerria Irratia 2020ko aza. 9a, 08:44
Iruñeko manifestazioa. (Gazte Koordinadora Sozialista)

Gazte Koordinadora Sozialistak deituta, manifestazioak egin zituzten larunbatean Hego Euskal Herriko hamahiru herri eta hiritan.

Pandmiaren aitzakiapean “eskubide zibil eta politikoak urratzen” ari direla salatu zuten Iruñean egindako protestan. Bi pankarta zabaldu zituzten manifestazioan: Batek Burgesiaren zuzeneko diktadura gelditu zioen, eta besteak, berriz, Antolakuntza komunista.

Hain zuzen ere, hori izan zen aldarri nagusia: “Antolakuntza komunista”. Halaber, “askatasun kolektiboen" alde borroka egiteko asmoa berretsi zuten.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!