Prebentzio talde komunitarioak kenduko ditu Navarra Sumak, PSNren babesarekin

Euskalerria Irratia 2020ko aza. 5a, 17:12
Argazkia: @dut1977

Erabakiaren aurka elkarretaratzea egin dute Iruñeko Udaletxe plazan auzoetako zortzi prebentzio taldeek. Hainbat herritar eta eragileen babesa izan dute.

Haur eta familiak artatzeko programaren barruan babesgabetasun-egoerak eta gizarte-gatazkak prebenitzeko zerbitzua kudeatzeko era aldatzea erabaki du du gaur Iruñeko udalbatzak, Navarra Sumaren eta PSNren aldeko botoekin. Geroa Baik eta EH Bilduk aurka boskatu dute. Egun zerbitzua ematen duten auzoetako zortzi talde komunitarioei kontratua eten, eta 'Coworkids' programa jarriko du abian Iruñeko Udalak, zerbitzua bere gain hartuz.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!