Gaur eztabaidatuko du Iruñeko udalbatzak prebentzio taldeen etorkizuna

Euskalerria Irratia 2020ko aza. 4a, 19:06
Batean fundazioak atzo Arrotxapean egindako elkarretaratzea. Argazkia: Ivan Gimenez.

Iruñeko zortzi prebentzio talde komunitarioek protesta eginen dute bitartean Udaletxe plazan. 16:45ean hasiko da elkarretaratzea.

Haur eta familiak artatzeko programaren barruan babesgabetasun-egoerak eta gizarte-gatazkak prebenitzeko zerbitzua kudeatzeko era aldatzea eztabaidatuko du gaur Iruñeko udalbatzaren osoko bilkurak.

Egun zerbitzua ematen duten auzoetako zortzi talde komunitarioei kontratua eten, eta 'Coworkids' programa jarri nahi du abian Navarra Sumak, zerbitzua bere gain hartuz. PSNk babesa agertu dio:  "Haur eta nerabeen prebentziorako programa berria eboluzionatzeko aukera dela uste dugu". Beraz, litekeena da prebentzio talde komunitarioen lana behin betiko etetea biharko erabakiak. 

Egoera salatzeko elkarretaratzea eginen dute Udaletxe plazan, 16:45tik aurrera talde komunitarioek. 16:30ean hasiko da osoko bilkura eta ezbaidatuko duten zortzigarren puntua da prebentzio zerbitzua kudeatzeko erarena.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!