Kordobatik Iruñera gerturatuko dute Xabier Perez Aldunate preso txantrearra

Euskalerria Irratia 2020ko aza. 4a, 17:03

Guztira, hiru preso Euskal Herriratu eta bi hurbilduko dituela jakinarazi du Espainiako Espetxe Instituzioen Idazkaritza Nagusiak. Bost lekualdaketa horiekin, dagoeneko 90 dira Pedro Santxezen agintaritzan Euskal Herriratu edo gerturatu dituzten presoak.

Espainiako Espetxe Instituzioen Idazkaritza Nagusiak jakinarazi du Kordobako kartzelatik Iruñera lekualdatuko dutela Iruñeko Txantrea auzoko Xabier Perez Aldunate presoa. 2005eko otsailean atxilotu zuten, Mallorcako Palman Espainiako erregea hiltzen saiatzea egotzita eta 35 urteko kartzela zigorra betetzen ari da. Guardia Zibilak torturatu eta mehatxatu zuela salatu zuen Perez Aldunatek epailearen aurrean egindako galdeketan. 

Guztira, hiru preso Euskal Herriratu eta bi hurbilduko dituela jakinarazi dute. Patxi Uranga eta Olatz Lasagabaster Picassenteko espetxetik Martuteneko kartzelara eramango dituzte. Biei hamabi urteko zigorra ezarri zieten, eta hirugarren gradua eman diete. Joseba Segurola, berriz, Murtziako presondegitik Burgoskora eramango dute; eta Aitor Garcia Jaenetik, Burgosera.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!