Esku hartze sozial "duina" aldarrikatu dute ehunka langilek

Euskalerria Irratia 2020ko urr. 29a, 14:43

Lehen hitzarmen sektoriala negoziatzen ari dira, baina Gobernua eta patronala “akordiorako aukera blokeatzen” ari direla diote. Horregatik, LAB sindikatuak deituta, zenbait protesta ekintza egiten ari dira egunotan.

Esku hartze sozialaren sektoreko langileek salatu dute haien egoera "oso prekarioa" dela; haien lana ezinbestekoa den arren, eta kualifikazio handia eskatzen zaien arren, ez dituztela baldintza duinak. Bi lanuztera deitu dute, eta jarraipen handia izan dutela jakinarazi du LAB sindikatuak. Nafarroako Gobernua, hitzarmena finantzatzeari uko egineten ari dela salatu dute parlamentuaren aurrean, eta politikariei zuzendu zaizkie, aurrekontu sozial batzuk eskatzeko.

ANEIS patronala, bestetik, sektoreko beste inongo hitzarmenetan ez dauden baldintzak eskatzen dituela diote, eta horiek alde batera uzteko exijitu diote. Borroka eta mobilizazio egun hauetan "une txarrak" ere pasatzen ari direla onartzen duten arren, indarrez beteta daudela, gero eta gehiago direla eta kontzientziatuta daudela nabarmendu dute. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!