Gaur goizean aurkeztu zaie hedabideei SantasPascuas jaialdiaren bosgarren edizioaren programazioa. Bilboko Euskalduna Jauregian egin den ekitaldian, BIME Pro topaketaren barruan, abenduaren 25etik urtarrilaren 9ra bitartean Nafarroako hiriburuko hainbat aretotan arituko diren artisten izenak eman dira ezagutzera, garai zailetan musika eta kultura Iruñeko publikoari eramaten jarraitzearen alde egiten duen edizio batean, musikaren ahalmen bateratzailea erakutsiz eta osasun-neurriak eta -gomendioak errespetatuz.
Ez zaitaz askatu leloa izanen du jaialdiak, "kulturatik, artetik, bizitzak pozten gaituenetik ez askatzea" defendatu nahi dute antolatzaileek.
Gazte Agertokia zikloak Nafarroa Arena izango du egoitza. Abenduaren 25ean El Columpio Asesino eta Belako taldeek joko dute, eta abenduaren 26an Zetak eta Ketekalles taldeek.
SantasPascuas Eszena-Zikloa Zentral Aretoan egingo da, eta Pablo und Destruktion, DJ Göo & Chelis (abenduak 26), Jon Ulecia eta Cantina Bizarro y Juarez (abenduak 27) eta Andrea Santiago y Los Estanques (urtarrilak 2) arituko dira zuzenean.
Silvia Perez Cruz (urtarrilak 3), Maria Jose Llergo (urtarrilak 8) eta Maria Arnal eta Marcel Bageren (urtarrilak 9) zuzenekoak Baluarteko areto nagusira eramango dituzte. SantasPascuas 2020ko kartela eta jarduerak musika garaikidearen inguruko kultur jarduerekin osatuko dira datozen egunetan.