16 lagun deitu dituzte deklaratzera, Espainiako erregearen eta Kolonen estatuak eraisteagatik

Euskalerria Irratia 2020ko urr. 29a, 07:54
  • Inperialismoa salatzeko Sortuk eta hainbat migratzaileen elkarteek egin zuten ekimena urriaren 12an, Iruñean. Adierazpen askatasunaren "kriminalizazioa" salatu du Sortuk. 
  • Euskalerria Irratiak jakin duenez, Espainiako Poliziak eta Guardia Zibilak bere kabuz hasi dute ikerketa eta ez dago agindu judizialik tarteko. Gaur galdekatu dituzte Espainiako Poliziaren Iruñeko egoitzan.

Ospatzeko ezer ez lelopean, urriaren 12an, hainbat ekintzailek Cristobal Colonen eskultura bat eta Espainiako erregearen beste bat jarri zituzten Nafarroako Gobernuaren aurrean eta ondoren soka baten bitartez horiek eraitsi zituezten. Ekintza horretan parte hartzea egotzita 16 lagun deklaratzera ditu ditu Espainiako Poliziak, eta gaur igaro dira poliziak Iruñean duen egoitzatik. 

Mujeres del Maíz nikaraguar elkartearen, Africa United elkartearen, Comlando Raíces ekuadortar jatorriko dantza taldearen, Munata komunitate boliviarraren kultur elkartearen eta Sorturen artean egindako jarduera izan zen. Espainiako eta Nafarroako eskuineko hainbat alderdik eta hedabideek gaitzetsi egin zuten ekintza.

Sortuk "kriminalizazioa" salatu du eta "78ko Erregimenak abiatu berri duen diligentzia hau adierazpen- eta mobilizazio-askatasunaren aurkako erasoa" dela adierazi du ohar bidez: "Egun horretan salatu genuen nagusikeria eta joera errepresiboa berretsi baino ez ditu egiten. Izan ere, jarrera erabat antidemokratiko eta autoritarioa hartu baitu berriz ere bere sinboloak guztioi ezartzeko, askatasuna eta adierazpen askatasuna kriminalizatuz".

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!