Izaro abeslari bizkaitarrak Baluarten azaroaren 13an eskaini behar zuen kontzertua heldu den abenduaren 11ra atzeratzea erabaki da "COVID-19ren hedapena dela-eta Nafarroako Gobernuak abiarazitako murrizketen ondorioz eta Gobernuak Estatuan ezarritako alarma-egoera dela eta". Areto Nagusiko edukiera %100ean egongo ez delakoan, Izarok emanaldi bikoitza eskainiko du abenduaren 11n, arratsaldeko 19:30ean eta gaueko 22:00etan, aurreko kontzertuetarako sarrera eskuratu zuten pertsona guztiak aretoan hartu ahal izateko.
Aurreko emanaldietarako sarrerak data berrirako balio dute. Halere, abenduko hitzordura joan ezin duenak sarreraren zenbatekoaren itzulketa eskatu ahal du. Sarrerak internet bidez eskuratu dituztenek administracion@baluarte.com helbidera email bat bidali beharko dute eserlekuen kokalekua adieraziz; eta Baluarteko leihatiletan erositako sarreren kasuan, txarteldegian bertan sarrerak erakutsiz.