Elhadji Ndiayerentzako justizia eskatzeko elkarretaratzea eginen dute igandean

Euskalerria Irratia 2020ko urr. 22a, 14:02

Igandean lau urte beteko dira Elhadji Ndiaye Espainiako Poliziaren polizia etxean hil zela, Arrotxapean atxilotua izan ondoren.

2016ko urriaren 25ean hil zen  Elhadji Ndiaye Espainiako Poliziaren polizia etxean, Arrotxapea auzoan atxiloketua izan ondoren. Haren heriotzaren nondik norakoak ez dira oraindik argitu, baina, hala ere, kasua ikertzeaz arduratzen den epaitegiak artxibatu egin zuen, "arrazoi naturalengatik" hil zela iritzita.

Africa United eta Flor de Africa elkarteek elkarretaratzea egingo dute igandean, 12:00etan, Iruñeko Baluarte plazan, Elhadji Ndiaye gogoratzeko eta justizia eskatzeko.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!