Gasteizen labankadaz emakume bati eraso zion gizona atxilotu dute Burlatan

Euskalerria Irratia 2020ko urr. 20a, 15:32

Joan den larunbatean egin zion eraso emakumeari, haren alabaren aurrean. Ihes egin zuen eta polizia haren bila zebilen. Atarrabian 2002an Alicia Aristegi hiltzeagatik epaitu zuten gizona eta 22 urteko kartzela zigorra ezarri zioten.

Atarrabian 2002an Alicia Aristregiren hil zuen gizona atxilotu dute gaur goizean Burlatako eta Iruñeko Udaltzaingoak. Gasteizen emakume bat labankatu ondoren, haren bila ari ziren Foruzaingoa eta Ertzaintza. Burlatako Mugazuri industrialdean zegoen, familiak etxabe bat duen lekuan.

Itxita aurkitu dute etxabea, Burlatako udaltzainek eta Iruñeko udaltzainek zaindu dute, eta gurasoen etxera joan dira, Burlatara. Bertan, gizonaren arreba batekin harremanetan jarri dira, eta hark giltzak eman dizkie. Akusatua etxabearen barruan aurkitu dute, eta atxilotu egin dute.

Gizonak 58 urte ditu eta Nafarroako Auzitegian 22 urteko kartzela-zigorra ezarri zioten Alicia Aristegi hiltzeagatik. 18 urte egin zituen kartzelan eta uztailean baldintzapeko askatasuna jakinarazi zioten. Larunbatean bere bikotekideari eraso egin zion Gasteizen. Alabak gizonaren argazki bat argitaratu zuen sare sozialetan, informazioa biltzeko eta atxilotzeko eskatuz.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!