Bi orduko lanuztea eginen dute Volkswagenen ostiralean

Euskalerria Irratia 2020ko urr. 19a, 14:30

Nafarroako Volkswagengo ELA, LAB eta CGT sindikatuek bi orduko lanuztea deitu dute datorren ostiralerako, urriaren 23rako, kontingentzia arruntak mutualitateari eskualdatzea errefusatzeko eta "osasun publikoa defendatzeko".

Landabengo Volkswagenen lantokian lanuzteak deitu dituzte ostiral honetarako, beren lan osasuna mutuen esku izan ez dadin. Pasa den irailaren 9an, Volkswagengo enpresa batzordeak, kontingentzia arrunten kudeaketa mutuekin ez kontratatzeko eskatu egin zuen. Denek eman zuten aldeko bozka, UGT eta Comisiones Obreras izan ezik, abstenitu egin zirela. Gaur, zuzendaritzak aurrera egiten duela ikusita, mobilizazioak deitu dituzte. Argi dute, "esku pribatuetan lan osasuna uztea" ez dela inorentzako mesedegarri.

Volkswagenen zuzendaritzak dionez, absentismoa murrizteko aitzakiarekin kontratatu da mutuaren kudeaketa. Sindikatuak ez daude ados. Absentismoarekin kezka dute, baina irtenbidea ez da esku pribatuek zelatatzea langileen osasuna. Absentismoari heldu nahi baldin bazaio, lan zamak, lan erritmoak eta baita lantaldearen adinari erreparatu behar zaiola defendatu dute.

Ostiral honetan, landabengo lantokiko txanda bakoitzean, bi orduko lanuztea egitera dei egin dituzte ELA, LAB eta CGT sindikatuek langile guztiak. Azkenik, politika arlora ere begiratu dute eta "mutuen lege bidegabe eta diskriminatzailea" indargabetzeko eskatu diete alderdi guztiei.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!