Bostehun kutsatuen langa gainditu du Nafarroak

Euskalerria Irratia 2020ko urr. 16a, 14:06

Satos Indurain osasun kontseilariak emandako datuen arabera, atzo eginiko PCR proben %15 eman du postibo. 523 kasu positibo berri atzeman ditu osasun departamentuak.

Prebentzio neurriak betetzera ditu ditu herritarrak Nafarroako osasun kontseilari Santos Indurainek. Nafarroako zonaldeen arteko mugikortasuna murriztea eskatu du, "familia edo lan arrazoiengatik beharrezkoa ez bada". "Ezinbestekoa ez den edozein jarduera familiar edo sozial atzeratzea edo bertan behera uztea" gomendatu du.

Koronabirus kasu positiboen zenbatekoak gora egin du berriro, eta atzo 500 kutsatuen langa gainditu zuen Nafarroak. 523 kasu positibo berri atzeman ditu osasun departamentuak, eginiko 3.477 PCR proben %15 positibo eman ostean.

Lau hildako izan ziren Covid-19gatik, 81 urteko gizon bat eta 77, 89 eta 91 urteko hiru emakume; era berean, aurreko egunean gertatutako beste bi heriotza gehiago jakinarazi ditu gobernuak, 75 eta 97 urteko bi gizon zenbatu gabe.

Zonaldeka, Iruñean eta eskualdean positiboen % 56 erregistratu dira, Tuterako eremuan %20, eta Lizarrakoan kasuen %3. Gainerako positiboak Nafarroako beste eremu batzuetan daude.

Nafarroako ospitale-sarean 271 pertsona daude ospitaleratuta Covid-19rekin (aurreko egunean baino bat gutxiago), horietako 36 ZIU postuetan daude (atzo baino bat gehiago) eta beste 40 (bi gutxiago) etxean ospitaleratuta. Nafarroan zainketa intentsiboetako unitateen okupazio-ehunekoa % 28 ingurukoa da, zainketa intentsiboetarako 128 ohe daude ditu osasun sareak.

Gobernuak ez du Iruñeko konfinamndua baztertzen

Nafarroako Gobernuko bozeramaileak Radio Euskadin egindako elkarrizketa batean adierazi duenez, "urriaren 13an ezarritako neurrien ondorio praktikoen zain" dago gobernua. Datuen aurrerapenaren ostean, Remirezek esan du ez dela baztertu behar "Iruñeko konfinamendu perimetrala, kopuruak hobetzen ez badira".

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!