Iruñeko mugimendu feministaren lana Maiaren "mehatxupean" dagola salatu dute

Euskalerria Irratia 2020ko urr. 15a, 13:59

Enrique Maia Iruñeko alkateak eraso sexisten aurkako kartelen inguruan egindako adierazpenak "onartezinak eta lotsagarriak" dira Indarkeria sexistaren aurkako emakumeon plataformaren iritziz: "Emakumeek jasaten duten indarkeriaren aurkako borrokan adibide izan den eta den hiri baten sentimendu herrikoiaren aurka doaz".

Iruñeko sarreran dauden eraso matxisten aurkako kartelak "mugimendu feministaren borroka nekaezinaren eta gaur egun emakumeen aurka izaten jarraitzen duten indarkeria agerpenen aurkako konpromiso sozialaren eta instituzionalaren" isla direla defendatu du plataformak. Navarra Sumaren udal gobernuak erasoen aurkako ekintzan "konpromiso falta" duela eta urteetan mugimendu feministak egindako lana "mehatxatuta" dagoela iritzi diote: "Guretzat ezinbestekoa da instituzioek konpromisoa hartzea emakumeen eskubideen defentsan, eraso sexistarik gabeko bizitzarako eskubidea izateko, gure bizitzako arlo guztietan gizonen eta emakumeen arteko benetako berdintasunaren alde".

 

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!