Iruñeko espetxean martxotik bi preso hil direla jakinarazi du Salhaketak

Euskalerria Irratia 2020ko urr. 15a, 09:48
Iruñeko espetxea.

Izurritearekin espetxeetako egoera okerrera egiten ari dela salatzeko Sare herritarra, Etxereat eta Altsasu gurasoak taldeekin egindako agerraldian eman zuen albiste lazgarria Salhaketak.

Presondegietan egoerak okerrera egin duela salatu zuen atzo Sos presoak Covid-19 plataformak. Slahaketa Nafarroa, Etxerat, Altsasuko Gurasoak eta Sare Herritarra taldeek osatzen dute, eta txosten bat plazaratu dute egun kartzela barruan diren mugak, debekuak eta baita kanpora begira ere senitartekoek dituzten traben inguruan.

Berrogeialdiak, baimenen ukazioa, bisitak bertan behera geratzea… ez dira gutxi presoak pairatzen ari dituzten trabak, eta egoera salatzeko mobilizazioak antolatuko dituzte azaroaren hasieran.

Albistearen berri emateko agerraldian, Salhaketak jakinarazi zuen azken hilabeteetan bi preso zendu direla Iruñeko presondegian. Talde horrek azaldu zuenez, horietako bat martxo-apirila aldera hil zen, eta behin-behineko espetxealdian zegoen. Ez dute informazio gehiagorik. Bestea, berriz, abuztuan hil zen. Buruko gaixotasun bat zuen, eta Salhaketak ez du arrazoiaren berri; gaindosi baten ondorioz izan daitekeela esan diete, baina ez dute baztertu presoak bere buruaz beste egin izanak. 

Salhaketaren arabeera, pandemiaren testuinguruan espetxean jarri dituzten neurri berriek eragina izan dute bi heriotz horietan. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!