Iruñeko egoera aztertzeko bilera eginen dute gaur Txibitek eta Maiak

Euskalerria Irratia 2020ko urr. 14a, 14:25

Osasun Departamentuak emandako datuen arabera, 100.000 biztanleko 779 kasu erregistratu dira Iruñean hamalau egunetan, eta Santos Indurain kontseilariak onartu du "kezkatuta" daudela.

Osasun Sailak "oso gertutik" zaintzen ari da Iruñea. Hala adierazi du gaur Santos Indurain osasun kontseilariak: "Egoera nolakoa den, ez dugu itxarongo beharrezko neurriak hartzeko". 

Nafarroako Gobernuko Osasun Departamentuak emandako datuen arabera, 100.000 biztanleko 779 kasu erregistratu dira Iruñean hamalau egunetan, eta Santos Indurain kontseilariak onartu du "kezkatuta" dagoela.

Horrela mintzatu da Gobernuaren bileraren osteko prentsaurrekoan; izan ere, Nafarroako hiriburua ixteko aukerari buruz galdetu diotenean, esan du "ez ixteak ez du esan nahi ez ekitea"

Azken orduetan izandako positibo guztietatik, %59 Iruñerrian izan dira, Javier Remirez presidenteordea prentsaurrekoan emandako datuen arabera, eta Iruñeaz hitz egitean, hiria ez ezik, eskualdea ere kontuan hartu behar dela zehaztu du.

Kasu honetan "mugikortasunaren kontrolak zailtasunak" dituela onartu du, baina kasua iristen bada "gogor" lan egingo dutela ohartarazi du. Horrelako neurriak hartu dituzten herrietan polizien lana "oso ona" izan dela adierazi du, eta murrizketek funtzionatu dutela.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!