Alde zaharreko bizilagunen jardunaldiak atzeratu dituzte

Euskalerria Irratia 2020ko urr. 14a, 08:02
Iruñeko alde zaharra.

Jardunaldiak urriaren 16tik 17ra egitekoak ziren, baina Covid-19aren egoera dela eta, antolatzaileek atzeratzea erabaki dute.

AZ Ekimenak Twitter bidez jakitera eman duenez, "une honetan zuhurtzia gailendu behar da”, eta ondorioz, jardunaldiak atzeratzea erabaki du.

Urtero, auzotarrek asteburu bat erabiltzen dute auzoan egiten ari diren lana ezagutzeko eta hurrengo hilabeteetako lehentasunak eta ekintza-ildoak zehazteko. 

2015etik urtero egiten dute topaketa eta azken edizioan 250 pertsona bildu zituen. Hausnarketa partekatua da, eta bereziki beharrezkoa ikusten zuten aurten, baina aurrerago antolatuko dute, osasun egoera "hobea" denean.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!