Urte luzez editore izandakoak idazle gisa azaldu da oraingoan, eta euskal gatazkaren gaia jorratu du poesia liburu batean. Belaunaldi baten bizipenak olerkietara eraman ditu, eta gai gogorrak ta esperientzia biziak jaso ditu: kontzientzia politikoa pizteko garaia, borroka urteak, atxiloketak, torturak…
Soto ohituta dago liburuak aurkeztera, hamahiru urtez Txalaparta argitaletxeko editore izan zelako, baina berak sortutako lan bat jendaurrera eramatea, “are bereziagoa” da harentzat.
Katakraken aurkeztuko du lana gaurkoan, zenbait idazle eta sortzailek lagunduta: Harkaitz Cano, Edorta Jimenez, Irati Jimenez, Oier Guillan, Jon Alonso eta Petti izango ditu ondoan.
Aurkezpena bi saiotan egingo dute, covid-19ari lotutako edukiera muga berriak direla eta: arratsaldeko 19:39ean izango da lehena, eta bigarrena, berriz, 20:15ean.