1978ko sanferminetako kereilaren artxibatzea errekurritu dute

Euskalerria Irratia 2020ko urr. 13a, 13:59

Sanferminak 78 Gogoan taldeak kexa bat aurkeztuko du Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Lehendakaritzan eta Botere Judizialaren Kontseilu Nagusian eta bilera eskatuko dio Eduardo Santos justizia kontseilariari.

Sanferminaks 78 Gogoan Taldeak erreforma-errekurtsoa jarri du, Iruñeko 5 zenbakiko Instrukzio Epaitegiak 1978ko Sanferminetako gertakariengatiko kereila artxibatzeko hartutako erabakiaren aurka.

Gainera, talde horrek kexa bat aurkeztuko du Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Lehendakaritzan eta Botere Judizialaren Kontseilu Nagusian. Taldeak, halaber, elkarrizketa bat eskatuko dio Eduardo Santos Nafarroako Gobernuko Justizia kontseilariari, "hasieratik, 1978ko gertakarien ondoren, jarritako kereilak izapidetzean izan diren gabezia larrien berri emateko". Horrekin batera, Nafarroako Parlamentuak 2019ko martxoaren 14an hartutako erabakiaren arabera, non Nafarroako Gobernuari aurkeztutako "kereila babesteko" eskatzen baitzitzaion, kolektiboak "aipatutako errekerimenduari erantzuteko jarduera positiboa" eskatuko dio kontseilariari.

Kolektiboak "egia, justizia eta erreparazioa eskatzen jarraitzeko borondate irmoa" agertu du, "Espainiako Poliziak 1978ko Sanferminetan egindako polizia-erasoaren eta German Rodriguezen hilketaren inguruan, horretarako beharrezkoak diren ekimen judizial, instituzional eta sozial guztiak garatuz".

Gaineratu duenez, kereila artxibatzeko autoa "justiziaren eta Nafarroako herritarren eta erakunde nagusien arteko urruntze nabarmenaren beste adibide bat da".

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!