3,1 graduko indarra izan duen beste lurrikara bat izan da gaur, 12:44an, Lizoain-Arriasgoitin, Espainiako Institutu Geografiko Nazionalak jakitera eman duenez. Mugimendu sismikoa sentitu ditu biztanleek. Aurreko egunetan Lizoainen eta Eguesibarren epizentroa zuten lurrikara ugari erregistratu dira.