Maia: "Hiritar arruntarentzat gaindituta dago Iruñea eraso sexistarik gabeko hiria dela esan behar izatea"

Euskalerria Irratia 2020ko urr. 9a, 12:55

Iruñeko alkateak dio ez dagoela "erabakirik" hiriko sarrera eta irteerako panelak kentzeko.

Iruñeko alkate Enrique Maiaren ustez herritar asko "suminduta" daude hiriko sarreretan aurreko legegintzaldian ezarri ziren kartelekin, "eraso sexistei buruz hitz egitea baita Iruñeaz jasotzen den lehen irudia". EH Bilduk kritikatu ostean alkateak kartel horiek "ezabatzeko estrategia ezkutua" duela, Maiak adierazi du, ez duela kartelak kentzeko erabakirik hartu: "Automatikoki ulertu da kartel horiek kenduko ditudala, baina nik ez dut esan ezer kenduko dudanik". Alkatearen iritziz, "Iruñeko hiritarrarentzat gaindituta dago Iruñea eraso sexistarik gabeko hiria dela dioten kartelak jarri behar izatea", izan ere, "gauza askotatik libre dago".

Erlazionatuak

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!