Aurten ez da Guardia Zibilaren desfilerik izango Iruñean

Euskalerria Irratia 2020ko urr. 7a, 17:18

Kuartelean bertan egingo dituzte hainbat ospakizun Pilareko Andre Mariaren egunean. 

Ezohiko irudia izanen da Iruñean  Pilareko Andre Mariaren egunean, Guardia Zibilaren egunean, urriaren 12an. COVID-19aren ondorioz, urteroko ospakizuna ez dute kalean egingo guardia zibilek.

Kuartelean lan egiten dutenentzako eta han bizi direnentzako soilik izanen da eginen duten ospakizuna, kuartelean bertan. Espainiako banderaren altxaldia egingo dute, eta hildako Guardia Zibilak omenduko dituzte. Hortaz gain, minutuko isilune bat ere egingo dute, pandemiaren ondorioz hildako pertsona guztiak oroitzeko

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!