Epaitegiak berriro artxibatu du 1978ko sanferminetako kereila

Euskalerria Irratia 2020ko urr. 7a, 07:45

Epailearen ustez "gauza epaitua" da 78ko sanferminetan gartaturikoa. Duela ia 2 urte jarri zuten kereila Sanfermin-78: gogoan! elkarteak, German Rodriguezen senideak, gertakari haietan zauritutako hainbat pertsona, Iruñeko Peñen Federazioa, Iruñeko Udala eta Nafarroako Parlamentuak. 

Iruñeko 5 zenbakiko Epaitegiko titularrak artxibatu egin du duela German Rodrigezen heritzari lotuta bi urte aurkeztutako kereia. Gertakaria "epaitua" dagoela uste du epaileak, "salatutako egitateak aurretik beste prozedura batzuen xede izan zirelako". German Rodriguez 1978ko sanferminetan hil zuten tiroz. Polizia batek jaurtitako tiroak akabatu zuen gaztea.

Sanfermines-78: gogoan! elkarteak ohar batean azaldu duenez, justiziak "beste aldera begiratu eta polizia bat ere ezin zela epaitu esan zuenetik ia 40 urtera, eraso kriminal hartan zuen erantzukizuna zehaztu ezin zelako, 5. epaitegiak artxiboko auto haiek moztu eta jo ditu, eta orduan esan zigutena errepikatu du".

Sanfermines-78: gogoan! Elkartearen esanetan, festa haietan gertatutakoa ez zen kasualitatea izan, aldez aurretik pentsatutako esku-hartzea baizik. "Poliziaren eta Barne Ministerioaren esparruan inkubatutako benetako Estatu krimena da, eta Martin Villa orduko ministroa eta UCDko Gobernua izan ziren arduradun politiko nagusiak".

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!