Gaur hasiko dira Letrazaurituak jaialdiko solasaldiak

Euskalerria Irratia 2020ko urr. 6a, 07:39

Letrazaurituak zikloaren aurkezpena, Katakraken.

Belén Gopegui eta Anna Pacheco izango dira gaur, arratsaldeko 19:00etan, Katakraken.

Letrazaurituak literatura feministako jaialdia egiten ari dira Iruñean. Aurten bigarren edizioa du; pasa den larunbatean hasi zen, Deforme Semanal izeneko ikuskizunrekin, eta larunbat honetara arte iraungo du. 

Gaur hasiko dira jaialdiaren muina diren topaketak: larunbatera arte, ibilbide nabarmendua duten bi emakume idazle izango dira solasean, egunero, Katakraken.

Belen Gopeguik eta Anna Pachecok zabalduko dituzte; belaunaldi ezberdinetako idazleak dira, baina errealitatea fikzioan islatzeko antzeko ereduak lantzen dituzte biek, eta horietaz arituko dira, Itziar Romerak gidatuta. Arratsalde 19:00etan izango da hori, Katakrakeko aretoan.

Datozen egunetan parte hartuko duten idazleak dira María Sánchez, Andrea Abreu, Aixa de la Cruz, Elisabeth Duval, Nuria Labari, Silvia Nanclares, Gabriela Wiener eta Cristina Morales.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!