Baluarte Fundazioaren denboraldia hasiko da bihar, ‘Viva Vivaldi' kontzertuarekin

Euskalerria Irratia 2020ko urr. 2a, 06:25
Le Concert de la Log (Franck Juery)

Lehen hitzorduan, Philippe Jaroussky nazioarteko kontratenorea itzuliko da Iruñera. 

Baluarte Fundazioaren 2020-2021 Denboraldi Nagusia urriaren 3an (20:00) hasiko da Iruñeko Baluarte auditoriumean, Viva Vivaldi kontzertuarekin. Gala horretan, Antonio Vivaldiren –Giustino, Ottone in Villa, La Griselda, Il Farnace eta Orlando finto Pazzo– eta Juditha Trizoren operen ariak eta laburpenak interpretatuko dituzte.

Lehen hitzordu honetan, Philippe Jaroussky nazioarteko kontratenorea itzuliko da Baluartera. Abeslari frantziarrak Emóke Barath sopranoa, Lucile Richardot kontraltoa eta Emiliano Gonzalez Toro tenorea izango ditu lagun Areto Nagusian. Julien Chauvin biolinistak gidatuko du emanaldia, Le Concert de la Loge taldearekin.

Sarrerak 21, 32 eta 45 eurotan daude salgai Baluarteko leihatiletan eta www.baluarte.com webgunean. Gainera, 30 urtetik beherakoek %70eko deskontuarekin eros ditzakete sarrerak, 6, 10 eta 14 euroren truke (leihatilan bakarrik).

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!