Unibertsitateko ikasleen "egoera prekarioa" salatu dute Ernai eta Ikasleak Martxan taldeek

Euskalerria Irratia 2020ko urr. 1a, 13:55

Ikasleriaren arazoak osasun krisiarekin areagotzen ari direla salatu dute NUPeko Ernai eta Ikasleok Martxan taldeek gaur goizean egindako elkarretaratzean.

Ikasleak "prekarizazio prozesu batean" sartuta daudela diote NUPeko Ernaiko eta Ikasleok Martxaneko kideek, eta geldiezina izan daitekeela. Horren aurrean mobilizatzea, ikasleak klaseetatik ateratzea eta protesta egitea inoiz baino garrantzitsuagoa dela ikusten dute; baina, aldi berean, zaila egiten zaie aktibazio hori gauzatzea. Horregatik, inoiz baino gehiago, ikasle taldeen arteko batasunera deitzen dute.

Haien helburu nagusia hezkuntza publikoa eta duina lortzea da, eta horretarako, zenbait eskaera egiten dituzte: azpikontratazioak etetea, ikasle gehiago kontratatzea dozentzia hobea eskaintzeko, ratioak jaistea… 

Ratioen jaitsiera betez gero, gainera, euskararen arazoari konponbidea emateko aukera egon daitekeela uste dute, euskarazko profila duten irakasleak kontratatuta. 

Covid-19aren kontrako neurriekin ere kexu dira; izan ere, unibertsitaeak ikasleengan, norbanakoengan, jarri du ardura guztia, haien arabera. Hori dela eta, zentzuzko protokoloak eta behar adina baliabide jartzeko exijitu dute.

Eskaera horiek kalera ateratzeko, urriaren 15ean beste elkarretaratze batera deituko dute, NUPen. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!