Naizen, adingabeen transexualen familien elkarteko ordezkariak Nafarroako Parlamentura joanen dira asteazken honetan, 19.00etan.
Euskal Herri osoko 165 familia hartzen ditu elkarte honek, horietako 40 bat Foru komunitatean. Elkartearen Nafarroarako aurkezpena eginen dute gaurko saioan eta bidenabar, omendu bidelagun izan dituzten pertsonak, Edurne Koch, Naizeneko kideak Irrintzi Plaza saioan esan digun bezala.
Saio honetan Naizeneko beste kide baten liburu berria aurkeztuko dute: Transitoak, Haur eta gazteen transexualitatea ulertu aita-amen errelatoen bidez, Aingeru Mayorrek idatzia.
25 kontakizun biltzen dira hemen, denak oso desberdinak, baina funtsean zerbait amankomuna dutenak. Mayorrek azaldu duen gisan gaizki egotetik pozik sentitzera pasatzen dira haur transexualak haien familiek onartzen dutenean haien identitatea.