ETAren atentatuak izan ziren tokietan plakak ezarriko ditu Iruñeko Udalak

Euskalerria Irratia 2020ko ira. 29a, 13:13

Iruñeko Udalak eta ETAren Terrorismoaren Biktimen Nafarroako Elkarteak lankidetza-hitzarmen bat sinatu dute. Iruñeak "ezohiko egoera" bizi duela salatu du Jose Ignacio Toca elkarteko presidenteak, "terroristei omenaldi publikoak" egiten zazkielako.

Iruñeko Udalak konpromisoa hartu du gaurdu ETAren Biktimen Nafarroako Elkarteari baimena emateko ETAren atentatu bakoitza egin zen lekuetan plakak jartzeko, dagokion erabilera-lizentzia emanez. ETAk 27 atentatu egin zituen bere garai armatuan Iruñean. Enrique Maia Iruñeko alkateak biktimen errekonozimendu sozialaren beharra defendatu du, "askok bere garaian izan ez zutena, batzuek oraindik ez dutena eta zalantzarik gabe merezi dutenak".

Sinatutako hitzarmenaren bidez, ETAren Biktimen Nafarroako Elkarteak plaka bakoitza jasoko duen testua zehazteko konpromisoa hartzen du, eta guztientzat eredu komun bat ezarriko du. Jose Ignacio Toca Anviteko presidentea: "Iruñeak Espainiako beste hiri batzuekin bat egingo du; izan ere, kendu zizkigutenak gogoratu eta omenduko dituzte, herrialde oso bati eta bere gizarteari estortsio gisa eraildako 27 pertsona horiek, ideia totalitario eta baztertzaile batzuen izenean, eta hori familientzat poztekoa da, eta ez dut zalantzarik onura handia ere badakarrela".
 
Tocaren esanetan, "ezohiko egoera" bizi du egun hiriak "terroristei omenaldi publikoak" egiten zaizkielako. "ETAren biktimen memoria babesteko" lanean jarraituko duela berretsi du, "ETAren historia zuritzeko edozein saiakera" errefusatuz.

Udalak eta Anvitek jarraipen-batzorde bat eratuko dute hitzarmenean jasotako puntuak betetzen direla ziurtatzeko. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!