Ikasle Abertzaleak-ek "kalitatezkoa, doakoa eta unibertsala" den unibertsitatea eskatu du

Euskalerria Irratia 2020ko ira. 24a, 17:32
  • Tasak merketzeko, bekak hobetzeko eta kontrol sozialeko neurriak ezartzeari uzteko eskatu dute ikasleek gaur Iruñeko karriketan egindako manifestazioan.
  • Ahotsa.info atariaren arabera, hainbat gazte identifikatu ditu Espainiako Poliziak.

Manifestazioa Iruñeko Foruen plazatik abiatu da, hezkuntzaren gaineko langile kontrola lelopean, NUPraino. 1500 lagun inguru hurbildu dira gaur, apirilean martxan jarri zuten "ondorioak ez ditzala langile klasea ordaindu" kanpaina bultzatzeko. 

Indar polizialen kontrol estuarekin eta osasun-irizpideak bermatuta, Arrosadia auzoa zeharkatu dute manifestazioan. Bertan izan da amaierako ekitaldia, eta hainbat adierazpen plazaratu ditu IAk: "Indarrak batuz eta elkarrekin borrokatuz bakarrik defendatu eta hobetu ditzakegu unibertsitateko langile klaseko sektore ezberdinen bizi- zein ikas-baldintzak".

Ahotsa.info atariak jaso duenez, mobilizazioaren amaieran hainbat gazte identifikatu ditu Espainiako Poliziak.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!