Urriaren 3tik 10era egingo dute Letrazaurituak jaialdia

Euskalerria Irratia 2020ko ira. 24a, 13:27
Carolina Otamendi eta Nerea Madariaga antolatzaileak, gaur, jaialdiaren aurkezpenean.

Letrazaurituak literatur jaialdi feminista Iruñera itzuliko da bigarrenez, urriaren 3tik 10era, berrikuntzekin, izen handiko hainbat idazlerekin eta Internet bidez ere jarraitu ahal izango den aurrez aurreko programazioarekin. 

Dibulgazio feministako aktibo gisa sortu eta arrakasta handiko lehen edizio baten ondoren, Letrazaurtuak jaialdiak literaturaren esparruan emakumeek egiten duten lana aztertzea eta ikusaraztea izango du helburu aurten ere; topaketekin, antzerki batekin eta tailer batekin osatutako programazioarekin.

Trapezistaren zorabioa kultur elkarteak eta Katakrakek bultzatu dute zikloa, eta Nafarroako Gobernuaren, Iruñeko Udalaren, Nafarroako Kutxa Fundazioaren eta Nafarroako Berdintasun Institutuaren laguntza jaso dute.

Proposamen nagusia sei topaketa izango dira, horietako bakoitza Estatu mailan ibilbide nabarmendua duten bi emakumerekin. Gehienak idazleak izango dira, baina baita editoreak, filosofoak eta kritikariak ere, eta literatur munduan diharduten emakume gisa zeharkatzen dituzten hainbat gai jorratuko dituzte.

Belen Gopeguik eta Anna Pachecok zabalduko dute zikloa, urriaren 6an. Belaunaldi ezberdinetako idazle gisa, errealitatea fikzioan islatzeko moduei buruz arituko. Hurrengo egunean, Nuria Labari eta Silvia Nanclares arituko dira, amatasunaren gaia jorratzeko, eta hori literaturara eramateko moduak aztertzeko. Hilaren 8an, Maria Sanchezek eta Andrea Abreuk jorratuko dute nola lantzen den literaturan emakumeen tokia landa eremuan, lengoaia literario eta poetikoa landa eremuko gaiei gerturatzerakoan, eta halako gaiak. Hurrengo eguean, urriaren 9an, Aixa de la Cruz eta Elizaveth Duval arituko dira, autofikzioan generoak duen pisuz, intimitateaz, norberaren idazketetaz... Eta, azkenik, Cristina Moralesek eta Garbiela Wienerek hitz egingo dute esperimentazioaz, ezarritako generoekin hausteaz, eta politikaz edo filosofiaz hitz egiteko aukeraz lengoaia literarioan. Hitzaldi guztiak 19:30ean izango dira, Katakraken.

Antzerkia eta tailerra

Horretaz gain, berrikuntza gisa, urriaren 3an, larunbatarekin, Isabel Calderonen eta Lucia Litjmaerren Deforme Semanal antzezlana eskainiko dute Gaiarre Antzokian; eta 10ean, berriz, Aixa de la Cruzek sormen literarioaren tailer bat eskainiko du Katakraken.

Literatura topaketek 50 lagunentzako lekua izango dute, eta topaketetarako zein tailerrerako izen emateak reservasletraheridas@gmail.com postaren bitartez egin beharko da. Antzerkirako sarrerak, berriz, Gaiarreko webgunean eta leihatilan egongo dira salgai. Gainera, ekitaldi guztiak jaialdiaren Youtubeko kanalean jarraitu ahal izango dira.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!