"Kultura segurua da"

Euskalerria Irratia 2020ko ira. 18a, 08:44

"Alerta Gorria" lelopean, teknikariak eta ikuskizunen antolatzaileak kalera atera dira pandemiaren eraginez egoera larria bizi dutela salatzeko eta erakundeei irtenbideak eskatzeko.

Baluarte plazatik abiatu ziren atzo ikuskizunak antolatzen dituzten enpresetako ehunka langile, soinu eta argi ekipamenduen kutxei bultzaka. 'Alerta gorria' lelopean sektorreak bizi duen egoera larria salatu eta irtenbideak eskatu dituzte. ATEN, ARE eta Acople elkarteek deituta, isilean zeharkatu zituzten Iruñeko erdiguneko kaleak, Sarasate pasealekura iritsi arte, Nafarroako Parlamentuaren parera.

Ardura duten administrazioekin eta kultura, aisialdia eta turismo sektoreetako eragileekin bilera bat transbertsal bat egin nahi dutela iragarri dute.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!