Alde Zaharreko Jai Batzordeak ez du San Fermin Txiki ospatzeko jarduerarik antolatuko

Euskalerria Irratia 2020ko ira. 18a, 08:24

Iruñeko Alde Zaharreko Jai Batzordeak iragarri du ez duela jai-, kultura- eta erlijio-jarduerarik programatuko Aldapako sanfermin jaiak direla eta.

Aurten ez da Sanfermin Txiki jaien ospakizunik izanen. Koronabirusak eragindako salbuespenezko egoera dela eta, Alde Zaharreko Jai Batzordeak ez du jarduerarik antolatuko.

"Gogorarazi nahi dugu San Fermin Txikito jaiak auzotar guztien parte-hartzearekin antolatzen direla, merkataritzaren eta ostalaritzaren laguntzarekin. Parte-hartze hori Jai Batzordearen bidez antolatzen da duela 40 urte baino gehiagotik ", nabarmentzen du taldeak.

Aurreko urteetan, San Fermin Txikitoaren harira Alde Zaharrera jende asko joaten zela ikusita, jaiak antolatzen dituen batzordeak behin eta berriz azpimarratu du auzokoa eta auzoaren beraren bizitza errespetatzearen garrantzia.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!