Kalera atera dira beste behin hezkuntza komunitateko eragileak. Atzo egin zuten elkarretaratzea, Gazteluko Plazan. Alderdi "pedagogikoa, funtzionala eta emozionala" kontuan hartuko dituen plan integral bat egiteko eskatu diote hezkuntza departamentuari. Aurrez aurreko kalitatezko hezkuntza nahi dute, "segurua eta osasungarria".
"Bost hilabete baino gehiago igaro dira Covid 1 9-a gure bizitzetan sartu zenetik, eta une hartan hezkuntzaren arloan antzeman genituen arazo nagusiak indarrean daude oraindik ere", salatu dute. Hezkuntzak garatu duen kontingentzia planak gabeziak dituela agerian geratu da, foroaren ustez, eskolako jardueraren lehen astean: "Ez dago inolako kontziliazo estrategiarik senideek egoera honi bermez eta duintasunez aurre egin ahal izateko. Denbora ederra galdu dugu horri buruz eztabaidatzeko eta adosteko, eta Hezkuntza departamentuari eskatzen diogu hezkuntza-komunitatearekin benetako negoziazioa ezartzeko".
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!