Historia ofizialaren ezkutuko orrietan gelditu diren emakumezkoen izenak berreskuratzea du helburu Planetarioan zabaldu duten Plastihistoriako emakumeak erakusketak. Educa fundazioak antolatu du, eta plastilinarekin osatutako irudiekin, gizateriaren historian garrantzia izan duten hogei emakumezko erakusten ditu, haien lana aitortzeko helburuarekin.
Askotariko arlotan aritutakoak dira: poetak, margolariak, enperadoarak, zientzialariak, ikertzaileak…. Oso eremu ezberdinetan, inguruak ezartzen zizkieten oztopoak gaindituz, euren tokia egin eta nabarmendu ziren hogei emakumeren izenak ezagutaraziko dituzte horrela; tartean, esaterako, Frida Kahlo, Montserrat Caballe, Wu Zetian edo Hipatia Alexandriakoa.
Hogei dira, baina beste asko izan zitezkeen; baina lagin horrekin ,eta proposamen jator eta arin batekin, hartzaile guztiengana iritsi nahi dute.