Osasunako zuzendari ohiak ez dira kartzelara joango

Euskalerria Irratia 2020ko ira. 14a, 15:37

Ogasunarekin epaiketa egin aurreko akordioa berretsi dute, eta, horren arabera, klubak 1,4 milioi euroko isuna jasoko du eta 8 zuzendariei zigorrak ezarriko dizkiete.

Osasunako 8 zuzendari ohik Fiskaltzarekin eta Foru Ogasunarekin duten akordioa berretsi dute gaur goizean Nafarroako Probintzia Auzitegiko bigarren sekzioan, eta 16 hilabete eta erdi eta 28 hilabete eta erdiko kartzela-zigorrak ezarri dizkiete. Zuzendari ohiak ez dira kartzelan sartuko, eta zigorra etengo zaie.

Artxanko, Purroy, Pascual eta Bizkai 28 hilabete eta 15 egunera zigortu dituzte, Izko presidente ohia 22 hilabete eta 15 egunera, eta Txuma Peralta, Sancho Bandres eta Manolo Ganuza 16 hilabete eta 15 egunera. Jose Gomez eta Tomas Lopez langile ohiak absolbitu egin dituzte. 2010 eta 2013 urteen artean Ogasunak ordaindu ez izana da zigorra, txarteldegietako, palkoetako eta boxetako BEZa ez ordaintzeagatik.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!