Gaur inauguratuko da Nafarroako Komikiaren XI azoka

Euskalerria Irratia 2020ko ira. 4a, 13:05

Urriaren 4ra arte erakusketa, bisita, tailer eta topaketak eginen dira.  Iruñeko kondestableren aretoan, Ziudadelan, Morea merkataritza-gunean, Fray Diego Kultur Etxean eta Arizkunenean. 

Gaur inauguratuko da Nafarroako Komikiaren XI azoka. Urriaren 4ra arte erakusketa, bisita, tailer eta topaketak eginen dira. Aurten , Iruñeko kondestableren aretoaz gain beste hainbat egoitza gehiago izanen ditu azokak: Ziudadela eta  Morea merkataritza-gunea, Iruñean; Fray Diego Kultur Etxea, Lizarran; eta Arizkunenea Kultur Etxea, Elizondon.

Aurtengo edizioan eskainiko diren aukeren artean lau tailer, bi masterclass, Toporen animaziozko film baten proiekzioa, marraztutako ardo dastaketa bat, zortzi elkarrizketa- topaketa publiko eta egileen artean eta hareaz eginiko bi marrazki saio, besteak beste. Eta beste berrikuntza bat: Estreinakoz azoka kalera aterako da: alde batetik Iruñeko Liburu Azokan parte hartuko du eta bestetik Sergi Diezen 'Comics con finados' Ziudadelako lorategietan eginen den erakusketa handian hartuko du parte. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!