Hiru Burgoetako Erdi Aroko Merkatua asteburu honetan ospatuko da Iruñean

Euskalerria Irratia 2020ko ira. 4a, 13:01

Alde Zaharreko kale estuetan egin beharrean, Sarasate pasealekuan eta Gaztelu plazan eginen da. 70 postu jarriko dituzte eta taberna eta ardi saldorik ez. 

Hiru Burgoetako Erdi Aroko Merkatua asteburu honetan ospatuko da, egoera berrira egokituz eta segurtasun neurri sanitarioak kontuan hartuz. Horretarako, kokalekua aldatu eta Alde Zaharreko kale estuetan egin beharrean, Sarasate pasealekuan eta Gaztelu plazan eginen da.  Bi gune horietan sartzeko eta irteteko sarbideak egonen dira eta une oro pertsonen kopurua kontrolatuko da, eta maskara eta gela hidroalkoholikoen erabilera zainduko da.
Azoka gaur ostiralean irekiko dute, 17: 00etan, eta 21: 00ak arte bisitatu ahal izanen da. Bihar eta etzi goizez 10: 00etatik 14:00etara eta arratsaldez 17: 00etatik 21: 00etara izanen da ordutegia. Guztira, elikadura- eta artisautza-arloko 70 postu jarriko dira, beste edizio batzuetan baino kopuru txikiagoa, bertaratutakoen artean segurtasun-tarteak mantendu ahal izateko. Aurten ez da animazio jarduerarik izango. Aurten Erdi Aroko tabernarik ez da zabalduko eta ardirik ere ez dute ekarriko.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!