Nafarroan 24 orduan, 158 positibo, 2.068 PCR proba eginda

Euskalerria Irratia 2020ko ira. 4a, 13:41
Arg. Erran.eus

14 lagun ospitaleratu behar izan dituzte, eta hiru sartu behar izan dituzte ZIUn. Leitzan 5 positibo berri eman dituzte. Ehun mila biztanleko mila positiboko tasa du Leitzak azken astean. Hori dela kausa, 15 urte baino gehiagoko leitzar guztiei PCR probak egitea erabaki dute.

Zorionez, hildakorik ez da izan.158 positiboen artean, %65a Iruñekoak dira. Kontseilariak dio positiboak gero eta gehiago direla Iruñean eta gazteen artean. Eta horrek kezka eragiten duela osasun arduradunen artean.

Agerraldian Leitzako datuak ere eman dituzte: bost positibo berri eman dituzte.

Ehun mila biztanleko mila positiboko tasa du Leitzak azken astean.

Hori dela kausa, 15 urte baino gehiagoko leitzar guztiei PCR probak egitea erabaki dute.

Baita beste zenbait muga jartzea ere: ezinen dira sei lagun baino gehiago elkartu, elkarte gastronomikoak itxiko dituzte.

Mikel Zabaleta Leitzako alkatearen arabera positibo berriek ez dute loturarik abuztuaren 10eko ez festekin.

Herrian hiru agerraldi nagusi dituzte, koadrilla, familia, inguru ezberdinetakoak. Eta hori dela eta ez dira kontrolatzen errazak.

Azken bi asteetan, Foru Exekutiboarekin elkarlan estuan aritu direla nabarmendu du Leitzako alkateak.

Gaur goizerako 600 leitzarren zuten izena emanda PCR probak egiteko. Telefono bat gaur egun osoz, gaueko bederatziak arte  martxan izanen dute hitzordua lotzeko: 648 833 302

Kiroldegian eginen dituzte probak. Ezezkoak SMS bidez jakinaraziko dituzte, positiboak, telefono dei baten bitartez.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!