Udako Euskal Unibertsitatea Iruñean da, ikastaro guztiak mukuru beteak

Euskalerria Irratia 2020ko abu. 31a, 14:26
Euskal Herria Dekoloniala Mintegia, Katakraken

Udako Ikastaroetako 48. edizioak hainbat aldaketa ekarri ditu: ikasle kopuru mugatua, ezohiko datak eta hiru egoitzatan banatuta, Ezpeleta Jauregian, Deskalzos karrikan eta Katakraken, baina oso pozik ikastaro guztiak bete-beteak daudelako.   

Astelehen eta asteartean 4 ikastaro egiten ari dira:

Orreagatik (778) 36ko gerrara (1936): Nafarroaren historia, memoria eta kontakizunak.
    Iruñea, abuztuak 31

Erabilera lagapeneko Etxebizitza Kooperatiben eredua: aukerak eta esperientziak.
    Iruñea, abuztuak 31

Euskal Herria Dekoloniala Mintegia.
    Iruñea, abuztuak 31-irailak 1

Visual Thinking ikas-irakasteko ikusgarria.
    Iruñea, irailak 1

 Eta hauetaz gain beste hamaika gehiago abiatu dira, batzuk in –line eta besteak aurrez aurrekoak, Nafarroako Gobernuarekin elkarlanean.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!