Gripearen txerto kanpaina aurreratuko du Nafarroako Gobernuak

Euskalerria Irratia 2020ko abu. 28a, 13:15

Ohikoan baino txerto kopuru bikoitza eskuratu du Osasun Departamentuak. Urriaren 5ean hasiko da aurten kanpaina. 

Aurreko urteetan baino hilabete lehenago abiatuko da gripearen txerto kanpaina aurten: urriaren 5ean. Txerto kopurua bikoiztu du, gainera, Nafarroako Gobernuak. 269.790 txerto ditu osasun departamentuak hala eskatzen dutenei jartzeko. Arrisku taldeetako pertsonentzat eta osasun alorreko langileentzat aurten "inoiz baino gomendagarriagoa" dela gogorarazi du Santos Indurain osasun kontseilariak. Parlamentuan eman ditu datuak, koronabirusan bilakaera azaltzeko egindako agerraldian.

Koronabirusari aurre egiteko udazkenera begira gobernuak martxan jarritako neurrietako bat da kanpaina aurreratzearena. Osasun kontseilariak gaineratu duenez, 800 osasun langileen kontratuak berritu egin ditu gobernuak eta zortzi hilabete baino gehiagorako materiala du departamentuak.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!