Abereh kantautoreak kontzertua emango du gaur Geltokiren SZnatoki zikloan

Euskalerria Irratia 2020ko abu. 28a, 10:38

Erik Berganza, Abereh.

SZnatoki izeneko jaialdia antolatu du Geltoki guneak uda honetan. Uztailaren 24tik hasi eta ostiralero kontzertu akustiko bat eskaini du; gaur izango da azkenekoa.

Elsa kantautoreak ireki zuen programa, Llecaleros taldeko kideek lagunduta. Haren hatzetik heldu zen Guarimba taldea. Ondoren, Dj Reimy & Nctmbls izan zen; haren ostean, Fly Malo, eta iragan ostiralean, berriz, Leizeak talde iruindarrak emango du kontzertua. Jaialdia ixteko, Abereh kantautorea arituko da gaur.

Abereh Erik Berganza Balmasedako abeslariaren bakarkako proiektua da. Berganza Estricalla taldean aritu da, bestak beste, eta ondoren bakarkako bideari ekin dio Abereh proiektuarekin. Hiru disko kaleratu ditu, azkenekoa iaz, Bonberea Ekintzak diskoetxearekin, Laino eta belatz artean izenekoa.

Egitasmoarekin, bertako artistei bultzada eman eta, aldi berean, iruindarrei musikaz gozatzeko aukera eskaini nahi die Geltoki guneak.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!