Elsa kantautoreak ireki zuen programa, Llecaleros taldeko kideek lagunduta. Haren hatzetik heldu zen Guarimba taldea. Ondoren, Dj Reimy & Nctmbls izan zen; haren ostean, Fly Malo, eta gaur, berriz, Leizeak talde iruindarrak emango du kontzertua.
Iratxe Remon (Bateria), Irati Goroskieta (Baxua eta zeharkako txirula), Ainhoa Galain (Gitarra), Siobhan Grady (Gitarra eta ahotsa) eta Irati Gutierrez (ahotsa) musikariek osatzen dute Leizeak taldea. Abesti propioak eta rock bertsioak jotzen dituzte.
Egitasmoarekin, bertako artistei bultzada eta, aldi berean, iruindarrei musikaz gozatzeko aukera eman nahi die Geltoki guneak.