San Lorenzo elizan itxi dira Agoizko Siemens Gamesako 25 langile

Euskalerria Irratia 2020ko uzt. 30a, 14:26

24 orduko itxialdia eta baraualdia egiten ari dira Agoizko lantegiaren itxiera salatzeko. Bihar protesta amaitzean, bildu dituzten sinadurak erregistratuko dituzte Nafarroako Parlamentuan

Beste urrats bat eman dute Siemens Gamesa enpresako Agoizko lantegiko langileek ekainean abiatutako borrokan. San Lorenzo elizan itxialdia eta baraualdia eginen dute 25 langilek, gaurtik hasita hogeita lau orduz. Siemens Gamesako zuzendaritzarekin bildu zen atzo enpresa batzordea, eta ditzala lantegiko jarduerari eustera bideratutako balizko aukerak aztertzeko eskatu zion berriro.

Kontsulta aldia luzatu nahi dute langileek, baina enpresak ukatu egin die aukera hori. Aurreikusitako epea beteko dutela agindu du zuzendaritzak. Langileek, dena den, ez direla geldituko berretsi dute. Ainara Lizarraga: "Ez dugu etsiko bidegabekeria honen aurrean".

Duela hilabete iragarri zuen Siemens Gamesak Agoizko lantegia itxiko duela, merkatuaren eskariei erantzuteko gai ez den lantegia dela argudiatuta. Langileek, ordea, uste dute inbertsio txiki batekin planta enpresak dituen beharretara moldatu daitekeela. 239 langile ditu enpresak Agoitzen. 

Bihar itxialdia amaitzean Nafarroako Parlamentura joanen dira langileak lantegia ixtearen aurka bildu dituzten sinadurak erregistratzeko.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!