Bosgarren EKOmerkatua egingo dute larunbatean Geltokin

Euskalerria Irratia 2020ko uzt. 29a, 10:08

EKOmerkatuaren aurkezpena, otsailean, Geltokin.

Elikagai ekologikoen nafar ekoizleen hamabost postu egongo dira, bai eta kale animazioa eta produktuak dastatzeko aukera ere.  

Iruñeko Autobus Geltoki zaharreko nasetan, datorren larunbatean, abuztuak 1, Iruñeko EKOmerkatuko bosgarren edizioa egingo dute, Nafarroako elikagai ekologikoen ekoizleen hamabost posturekin.

Nafarroako ekoiztetxe ekologikoen merkatua, hilero bezala, 09:30etik 14:00etara izango da. Gainera, kale animazioa izango da goizean, eta 12:00etan boilur ekologiko ogi txigortuak eta olio ekologiko birjina extra dastatzeko aukera izango da.

Oraingoan, erosi ahal izango diren produktuen artean daude Erriberako barazkiak, Faltzesko baratxuriak, Metauteneko boilurrak, Vianako hestebeteak, Erriberako eta Lizarrako lehorreko olioak, Nafarroako mendietako gaztak, Ameskoetako marmeladak, Andosillako ardoak, Berako eta Lizarrako eztiak, Lizarrako lurreko lekaleak edo Aoseko aranak, besteak beste. REAS Ekonomia Alternatibo eta Solidarioaren Sareak ere parte hartuko du, erakunde gonbidatu gisa.

Nafarroako Nekazaritza Ekoizpen Ekologikoaren Kontseiluak (CPAEN) antolatuta, Nafarroako EKOmerkatua Nafarroan ekoitzi eta egindako elikagai ekologiko eta lokalen merkatua da. Nafarroako elikagai ekologikoen zuzeneko salmentarako hileko merkatu bat, ekoizleen eta kontsumitzaileen arteko topagune bat eta Nafarroako ekoizpen ekologikoa sustatzeko gune bat, erakundearen hitzetan.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!