Mendillorriko gazteei egindako PCRen %1,2 positiboak izan dira, eta agerraldia "murrizten hasi da"

Euskalerria Irratia 2020ko uzt. 28a, 10:25
Santos Indurain Osasun kontseilaria, prentsaurreko batean.

Mendillorrin egin dituzten PCR probetan parte hartu duten 1.145 gazteetatik 14k bakarrik eman dute positibo. Santos Indurain Osasun kontseilariak "albiste oso ontzat" jo du prebalentzia baxua.

Iruñeko Mendillorri auzoko gazteei egindako PCR proben %1,2 positiboak izan dira, Santos Indurain Nafarroako Gobernuko Osasun kontseilariak jakinarazi duenez, eta agerraldia "murrizten" hasi dela esan du. Zehaztu duenez, artatu dituzten 1.145 gazteetatik 14k baino ez dute positibo eman. Eta gogorarazi duenez, horiei aurretik egindako 300 proba baino gehiago gehitu behar zaizkie".

Parlamentuan egindako prentsaurrekoan, Indurainek adierazi du birusaren agerraldi hori "kualitatiboki eta kuantitatiboki oso konplikatua" izan dela, "inplikazio sozial, generazional eta mediatiko asko izan baitu": "Izan dugun handiena da, baina murrizten hasi da”.

Kontseilariaren ustez, prebalentzia maila hori "oso albiste ona da", izan ere, "sintomarik ez duten kasu gutxi daude". Gazteek isolamenduekin eta kontaktuen identifikazioekin erakutsitako "elkartasuna" ere eskertu du.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!