Probak egiteko deialdian Mendillorriko gazteek emandako erantzuna positibotzat jo du Osasun Departamentuak

Euskalerria Irratia 2020ko uzt. 27a, 09:05

Iruñeko auzoko gazteen ia %60k egin zuten PCR proba joan den osteguna eta larunbata bitartean. Osasun Departamentuak balorazio positiboa egin du. Santos Indurain kontseilariak bihar aurkeztuko ditu datuak.

Joan den larunbatean amaitu zen Mendillorriko 17 eta 28 urte bitarteko biztanleen Covid-19rako baheketa-izaera duen osasun publikoko jarduera. Kalkuluen arabera, ostegunetik egun horretara arte 1.044 gazte igaro ziren Nafarroako Osasun Zerbitzuak Mendillorri BHIn jarri zituen instalazioetatik. Horiei, gainera, aurreko egunetan egindako PCRak gehitu behar zaizkie, arakatzaileen taldeak egindako jarraipen eta control sistemaren barruan, Iruñeko auzo horretako gazteei nabarmen eragin dien agerraldiari dagokionez.

Zifra horien arabera, Mendillorriko 2.300 gazteen ia %60k PCR bidezko Covid-19rako diagnostiko proba bat egin dute. Osasun Departamentuak positiboki baloratu du erantzun hori, kontuan hartuta, gainera, oporraldi garaian auzo horretako biztanleriaren zati bat falta izan daitekeela. Santos Indurain Osasun sailburuak aurkeztuko ditu datuak, bihar parlamentuan egingo duten agerraldian.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!