Mendillorriko gazteen erantzuna, “eredugarria"

Euskalerria Irratia 2020ko uzt. 24a, 10:59
Zenbait gazte, atzo, Mendillorri auzoaren "kriminalizazioaren" aurka protestan. (Twitter)

Nafarroako Gobernuko Osasun Departamentuak azpimarratu du Iruñeko Mendillorri auzoko gazteak "erantzun ona" ematen ari zaizkiola covid-19a detektatzeko PCR probak egiteko deiari. Hainbat lagunek komunikabideetan egiten ari diren "manipulazioa" eta "auzoaren kriminalizazioa" salatu zuten.

Mendillorriko 500 bat gaztek egin zuten proba atzo arratsaldean horretarako prestatutako karpatan. Osasunbideko Larrialdi Saileko buru Diego Reyerok eta Lehen Mailako Arretako Erizaintzako buru Ana Arizteguik nabarmendu dute herritarrek "erabateko lankidetza" izan dutela osasu -dispositiboan. Reyeroren esanetan, gazteak "bikain" erantzuten ari dira PCRak hartzeari dagokionez: "Mundu guztia ari da elkarlanean agerraldiei aurre egiteko"; Arizteguik "eredugarritzat" jo zuen lankidetza hori.

Kexak eta protestak ere izan ziren, ordea: dozenaka lagunek kazetarien aurka agertu ziren, auzoan gertatutakoa manipulatu izana leporatuta. Era berean, probak egin zituzten gunean Auzoaren kriminalizaziorik ez. Ez gara zuen zirkua zioten kartelak jarri zituzten. 

Aurreko egunetan baino kasu gutxiago

Nafarroan 66 koronabirus kasu berri erregistratu zituzten asteazkenean, horietatik 6 Mendillorriko agerraldiari dagozkio, 147 positibo guztira, aurreko egunetako kasuak ikertuz. Halaber, beste bost agerraldi detektatu ziren, guztira 26.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!